Eduki publikatzailea

14 UZT
2026ko uztailaren 14an, asteartea, gure herrira saharar eta ukrainar haur eta nerabeak hartuko dituzten familiak elkartuko dira.
23 EKA
OHAR GARRANTZITSUA Alarma-egoera eta dagoen arrisku handia direla eta, debekatuta dago San Joan suak egitea udalerri osoan. Salbuespen bakarra plazan egingo den su txikia izango da, beharrezko segurtasun-neurriekin antolatua. Era berean, eskatzen da su horretarako ez ekartzea egur gehiago ezta bestelako material erregarririk ere. Herritar guztiei arduraz jokatzeko eta neurri guztiak hartzeko eskatzen zaie, arrisku-egoerarik saihesteko. Eskerrik asko guztioi zuen lankidetza eta ulermenagatik.
10 EKA
San Joan bezperako sua antolatzeko boluntario batzuk behar ditugu ardura zehatz batzuk hartzeko. Oraindik pertsonak falta zaizkigu honako lan hauetarako: .Biltegiko giltzaren ardura (mahaiak eta aulkiak) .Ur-mangeraren ardura .Sua pizteko eta zaintzeko ardura Ekainaren 15a baino lehen izena ematera animatzen zaituztegu. Lan errazak dira, baina ezinbestekoak festa behar bezala antolatu ahal izateko. Eskerrik asko urtero laguntzen duzuen guztioi. Denon artean egiten dugu herria eta denon artean mantentzen ditugu gure ohiturak.