HAPO 2025
Larraulgo Hiri Antolaketako Plan Orokor berria (HAPO)
Dokumentuak / Documentos
Etorkizuneko Larraul eraikiz
Larraulgo Udalak Hiria Antolatzeko Plan Orokorra (HAPO) idazteko prozesua abian jarri du. Gaur egun indarrean dauden Arau Subsidiarioak ordezkatuko dituen hirigintza plan bat da eta Larraulen garapena diseinatzeko helburua izango du. Herritarrekin batera osatuko da Larraul hurrengo urteetan nola garatuko den marraztuko duen dokumentua.
Honen bitartez, Larraulgo udalerri osoan dagoen lurzoruaren erabilpena, haren balizko eraldaketa eta eraikuntza, nahiz eraikin eta instalazioen erabilera, kontserbazioa eta birgaitzea arautuko dira.