Historia

Historia

Sortu zenetik, Larraul -Asteasurekin batera, Aiztondoko Alkatetza Nagusiaren partaide izan da. Bere mugape eta mendi guztiak amankomunak ziren, alkatea gaur eguneko asteasun egoten zen eta hortik burutzen zituen bere eginkizunak. Gastuak eta irabaziak erabakitzeko orduan, Larraulek laurdena jartzen zuen eta Asteasuk hiru laurden.

Arama herria

1766an, bi herrien arteko desadostasunak, Larraul Asteasutik bereiztea ekarri ekarri zuen, Nola-nahi ere, 1840ra arte Larraulek ez zuen alkate eta udalik izan. Probintziako Batzarre Nagusietara eta partikularretara joateko, ordea, egungo Aiztondoko Elkarteko partaide izaten jarraitu zuen. Alkizarekin batera, Larraul da industri eta hirietarako emigrazioak gehien zigortu duen udalerria. 1860an 310 bizilagun zituen, mende bat beranduago, 1966an, 286 zituelarik. Gaur egun 250 biztanle pasatxo ditu. Haran osoa ikusi mazela erdian kokatuta dagoen herrigune txiki hau udeletxeak, elizak eta 7 etxek osatzen dute, udalerriaren gainerakoa 40 baserri izatera heldu bada ere.

Asteasutik ateratzen den errepidetik iristen da bertara. Bertako biztanleen iharduera nagusia nekazaritza eta abeltzantza da. XVI. mendeaz geroztik hainbat errota izan ditu eta baita Usarrobi errekaren indar hidraulikoaz baliatzen zen burdinola ere. Inolako industriarik ez badu ere, hainbat herritarrek Oria haranean egiten dute lan. Azalerarik gehientsuena larre eta soroetarako erabiltzen da, beraz, nagusitzen den paisaia landazabala da. Konifero eta hostozabalen baso ustiapena lurzati txikietara mugatua dago. Usarrobi erreka hondoan, hariztia da nagusi behealdean, eta pagadia, berriz, goi aldean. Bertara iristeko zailtasun gehien duen aldea bada ere natura aldetik interes gehien duena ere bada.