Eskubideak

Eskubideak

Datuen babesari buruzko arauek eskubide jakin batzuk ematen dizkie datuen titularrei, Larraul Udalaren webgunearen erabiltzaileei edo sare sozialetako profilen erabiltzaileei.

Hona interesdunei dagozkien eskubideak:

  • Irispide-eskubidea: eskubidea informazioa eskuratzeko, honako hauei buruz: berari buruzko datuen tratamendua egiten ari ote den, egiten ari den tratamenduaren helburua, kasuan kasuko datuen kategoriak, hartzaileak edo hartzaile-kategoriak, datuak kontserbatzeko epea eta datuen jatorria.
  • Zuzenketa-eskubidea: eskubidea datu pertsonal okerrak edo osagabeak zuzentzeko.
  • Ezerezte-eskubidea: eskubidea datu pertsonalak ezerezteko, honako kasu hauetan:
    • Datu pertsonalak jadanik ez badira beharrezkoak, zertarako bildu ziren eta horretarako.
    • Titularrak adostasuna bertan behera uzten badu.
    • Interesdunak tratamenduaren aurka egiten badu.
    • Datu pertsonalak ezereztu behar badira lege-betebehar baten indarrez
    • Datu pertsonalak jaso badira informazioaren gizarteko zerbitzu bat dela medio, Datuak Babesteko Europako Erregelamenduaren 8. artikuluaren 1. zenbakian ezarritakoari jarraikiz.
  • Aurka egiteko eskubidea: eskubidea tratamendu jakin baten aurka egiteko, tratamendua interesdunaren adostasunean oinarritzen bada.
  • Mugaketa-eskubidea: eskubidea datuen tratamendua mugatzeko, honako kasu hauetan:
    • Interesdunak datu pertsonalen zehaztasunaren aurka egiten badu, enpresak datuon zehaztasuna egiaztatzeko adinako epe batez.
    • Tratamendua legez kontrakoa bada eta interesdunak datuak ezereztearen aurka egiten badu.
    • Enpresak jadanik behar ez baditu datuak tratamenduaren helburuei begira, baina interesdunak bai, erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo aldezteko.
    • Interesdunak tratamenduaren aurka egin badu, eta enpresaren arrazoi legitimoak interesdunarenen gainetik dauden ala ez egiaztatzen den bitartean.
  • Erreklamazio bat aurkezteko eskubidea kontrol-agintaritza eskudunari zuzenduta.

Interesdunek adierazitako eskubideak gauzatu ahalko dituzte: San Esteban enparantza s/n - 20159 Larraul (Gipuzkoa).bidez, idazki bat eta beren nortasuna egiaztatzeko agiria aurkeztuz.

Halaber, interesdunek erreklamazio bat egin dezakete Datuak Babesteko Espainiako Agentziari zuzenduta (Jorge Juan k., 6, 28001, Madril), idazki bat aurkeztuz edo egoitza elektronikoaren bidez (www.agpd.es)