Datuen babesa
Datuen babesa
Udalak herritarren intimitate- eta segurtasun-eskubideak bermatzen ditu
Udalak hainbat ekintza egiten ditu udal-zerbitzuak datu pertsonalak babesteari eta herritarren intimitate- eta segurtasun-eskubideak bermatzeari buruz indarrean dagoen legedira egokitzeko.
Larraulgo Udalak hainbat konpromiso hartu ditu bere gain herritarrekiko, hala nola eskatzen dizkien datuen xedea eta erabilera ezagutaraztea, haien segurtasuna bermatzea, datu pertsonalei dagokienez dituzten eskubideen gauzatzea erraztea hainbat kanaletatik (webgunea barne), erreferentea izatea udalerrian zein udalerritik kanpo dauden erakundeentzat, eta zerbitzuak kalitatez eman eta kudeatzeko beharrezkoak diren datuak baino eskatzen ez direla bermatzea.
Kalitatea udal-kudeaketan
Udalak egindako apustu baten zati dira konpromisoak, kudeaketarekin, berrikuntzarekin eta herritarrei ematen dizkien zerbitzuen kalitatearekin zerikusia duten alderdietan. Bizilagunek toki-administrazioan duten konfiantza ere kalitate horren seinale da, ziur baitaude zehaztutako xedeetarako baino ez direla erabiliko eskatutako datuak.
Datuen babesaren prozesua
Udal-prozedurak 2016ko apirilaren 27an onetsitako 679/2016 Datuak Babesteko Europar Erregelamendu (DPEE) berrira eta administrazio-jardunbide egokiagora egokitzeko, Larraulgo Udala hainbat barne-ekintza egiten ari da DPEE berrira egokitzeko; hartara, gai horri buruzko edozein kontu helbide honen bidez planteatu eta jakinaraz daiteke: udala@larraul.eus.
Halaber, udalak datu pertsonalak biltzeko erabiltzen dituen inprimaki eta formularioak berrikusten ari dira, bai paperezkoak, bai webgunean daudenak. Era berean, legedi berriari buruzko informazioa emango zaie udal-langile guztiei, eta barne-komunikazioko kanalak ere erabiliko dira horretarako.
Tratamenduei buruzko informazio gehigarria
Datuak Babesteko Europar Erregelamenduaren 13. eta 14. artikuluek ezartzen dute zer informazio eskatuko zaio interesdunari datu pertsonalak eskatzen zaizkionean. Oso luzea denez, ezinezkoa da udalaren inprimaki, kartel eta web-formularioetan, eta, horregatik, Datuak Babesteko Espainiar Agentziak informazioa bi “geruzatan” banatzea proposatu du “Informatzeko eginbeharra betetzeko gidaliburua” izenburukoan. Lehena goian aipatutako dokumentuetan biltzen den oinarrizko informazioa da. Gainerakoa, bigarren “geruza”, web-orriko atal honetan biltzen da. Bigarren geruzan, bi informazio-mota bereizi behar dira: tratamendu guztien komuna dena eta tratamendu bakoitzaren berariazkoa.
Tratamendu guztien komuna den informazio gehigarria
- Datuen babesaren delegatuaren harremanetarako datuak . dbo@larraul.eus
- Ez dago aurreikusita datuak hirugarren herrialdeei transferitzea.
- Eskubidea duzu Datuak Babesteko Espainiar Agentziaren aurrean erreklamatzeko.
- Datuak era