Agenda
17
MAR
Herritar guztiei jakinarazi nahi dizuet 2026ko Martxoaren 28an Aiztondoko Klasika “Patxi Alkorta Memoriala” ospatuko dela, irteera Alkizatik goizeko 10:00etan eta helmuga Larraulen 13:15-13:45 aldera izango da.
Larraulen helmuga izango denez, eguerdian bidea moztu egingo dute, txirrindulari guztiak helmugara sartu eta sari banaketa egin arte.
Aparkaleku arazoak ekiditeko, ibilgailuak garajeetan gorde ditzazuen eskatzen dizuegu, hirigune guztian ibilgailurik ez du egon behar kanpoan. Ezinezkoa den kasuetan, Larraulgo herritarrentzat pilotalekuan aparkatzea izango da, baldin eta antolatzaile bat egoten bada ibilgailuak nola aparkatu adierazteko pilotalekuan.
31
MAR
Udalekuetarako izen ematea apirilaren 13tik 30era izango da. Udal bulegoan ala liburutegian egiteko aukera izango duzue.
27
URT
Bideetan, gune publikoetan eta berdegunetan ibiltzen diren txakur solteek eta hauen gorotzak beste animaliei kaltetzen diela eta, herritarren aldetik kexa asko jaso ondoren:
10
EKA
San Joan bezperako sua antolatzeko boluntario batzuk behar ditugu ardura zehatz batzuk hartzeko.
Oraindik pertsonak falta zaizkigu honako lan hauetarako:
.Biltegiko giltzaren ardura (mahaiak eta aulkiak)
.Ur-mangeraren ardura
.Sua pizteko eta zaintzeko ardura
Ekainaren 15a baino lehen izena ematera animatzen zaituztegu. Lan errazak dira, baina ezinbestekoak festa behar bezala antolatu ahal izateko.
Eskerrik asko urtero laguntzen duzuen guztioi. Denon artean egiten dugu herria eta denon artean mantentzen ditugu gure ohiturak.
14
UZT
2026ko uztailaren 14an, asteartea, gure herrira saharar eta ukrainar haur eta nerabeak hartuko dituzten familiak elkartuko dira.
23
EKA
OHAR GARRANTZITSUA
Alarma-egoera eta dagoen arrisku handia direla eta, debekatuta dago San Joan suak egitea udalerri osoan.
Salbuespen bakarra plazan egingo den su txikia izango da, beharrezko segurtasun-neurriekin antolatua.
Era berean, eskatzen da su horretarako ez ekartzea egur gehiago ezta bestelako material erregarririk ere.
Herritar guztiei arduraz jokatzeko eta neurri guztiak hartzeko eskatzen zaie, arrisku-egoerarik saihesteko.
Eskerrik asko guztioi zuen lankidetza eta ulermenagatik.
18
MAI
Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen denez, Larraulgo udalak bat egin nahi izan du eta egun horretan museoa doainik bisitatu ahal izango da.
Horretarako izena ematea beharrezkoa da. 634 289 327 zenbakira deitu ala idatzi interesa baduzu.
26
OTS
—
10 Elementu orri bakoitzeko