Agenda
Atzealdea San Juan bezpera
San Joan bezperako sua antolatzeko boluntario batzuk behar ditugu ardura zehatz batzuk hartzeko.
Oraindik pertsonak falta zaizkigu honako lan hauetarako:
.Biltegiko giltzaren ardura (mahaiak eta aulkiak)
.Ur-mangeraren ardura
.Sua pizteko eta zaintzeko ardura
Ekainaren 15a baino lehen izena ematera animatzen zaituztegu. Lan errazak dira, baina ezinbestekoak festa behar bezala antolatu ahal izateko.
Eskerrik asko urtero laguntzen duzuen guztioi. Denon artean egiten dugu herria eta denon artean mantentzen ditugu gure ohiturak.
10
EKA