Agenda
Atzealdea NODE konpainiaren "BASANDERE" dantza garaikide ikuskizuna
"Basandere" dantza garaikideko obra bat da.
“Basoan bizi zen Basandere, eta berarekin topo egin zuen gazte batekin maitemindu zen. Gizakiak, oinak barik atzaparrak zituela jakitean, bere maitasun-eskariei men egin ez zienez, hurrengo egunean hil egingo zela iragarri zion, eta Basandere bera izan zen haren hiletan”.
Nor da Basandere? / Basajaun naturaren boterea da, indarra eta kemena, basoen zaindaria! Eta Basandere? Izaki erromantiko, mendekati eta lizuna? Egoera aldatzeko unea iritsi da.
Pertsonaien glosarioa:
Basajaun: oihan eta basoetako jauna.
Basandere: bere emaztea.
Fitxa artistikoa:
Antzezleak: Marina Eskisabel, Borja Bordonabe.
Zuzendaritza koreografikoa: Borja Bordonabe.
Koreografia: Sorkuntza kolektiboa.
Jantziak: Abramakabra, Sinestesia, NODE.
Ekoizpen exekutiboa, banaketa: Ana Barrantes.
Ekoizpena: NODE Kultur Elkartea.
Ideia, sorkuntza eta zuzendaritza: Ion Estala.
14
IRA