Albisteak
Atzealdea

Bizikleta elektrikoak erosi edo hiri-bizikletak elektrifikatzeko diru-laguntzak

Larraulgo Udalak, bizikleta elektrikoak erosi edo hiri-bizikletak elektrifikatzeko diru-laguntzak onartu ditu

2023·01·19


Jakinarazten da 2022 urteko azaroaren 24an egindako ohiko udalbatzarrean Larraulen erroldatuta dauden pertsona fisikoei bizikleta elektrikoak eta hiri-bizikletak elektrifikatzeko kit-ak erosteko diru-laguntzak emateko oinarriak onartu zituela Larraulgo udalak.

Modu honetan aipatu, oinarriak Udaletxeko bulego orokorretan egongo direla eskuragai eta eskaerak aurkezteko epea, 2023ko otsailaren 28a bitartean egongo dela zabalik.