Herriko jaiak

 

 

LARRAULGO SAN ESTEBAN JAIAK

2018ko jai egitaraua

2018ko jaien laburpen bideoa ikusteko klikatu.

2018ko jaietako hainbat argazki dituzue ondorengo lotura honetan.

San Esteban egunean, abuztuaren 3an, ospatzen ditugu herriko festa nagusiak. Festa herrikoiak dira, herritarrek sortuak, herritarrentzat. Larrauldarrek erabateko protagonismoa hartzen dute jai hauetan, izan ere, herritarrak baitira otorduak prestatzen dabiltzanak, herri kiroletan diardutenak, haurrentzako jokoak antolatzen dituztenak... herri txiki guztietan gertatzen den moduan, denetarik egiten da Larraulen ere. 

SAN BARTOLOME EGUNA

Abuztuaren 24an, San Bartolome eguna ospatzen da Larraulen. Urtero hamaiketakoa eskaintzen zaie herritarrei. Arratsaldean, herri kirolak edo bestelako ikuskizunak eta erromeria izaten dira.