Agenda
17
MAR
Herritar guztiei jakinarazi nahi dizuet 2026ko Martxoaren 28an Aiztondoko Klasika “Patxi Alkorta Memoriala” ospatuko dela, irteera Alkizatik goizeko 10:00etan eta helmuga Larraulen 13:15-13:45 aldera izango da.
Larraulen helmuga izango denez, eguerdian bidea moztu egingo dute, txirrindulari guztiak helmugara sartu eta sari banaketa egin arte.
Aparkaleku arazoak ekiditeko, ibilgailuak garajeetan gorde ditzazuen eskatzen dizuegu, hirigune guztian ibilgailurik ez du egon behar kanpoan. Ezinezkoa den kasuetan, Larraulgo herritarrentzat pilotalekuan aparkatzea izango da, baldin eta antolatzaile bat egoten bada ibilgailuak nola aparkatu adierazteko pilotalekuan.
31
MAR
Udalekuetarako izen ematea apirilaren 13tik 30era izango da. Udal bulegoan ala liburutegian egiteko aukera izango duzue.
27
ENE
Bideetan, gune publikoetan eta berdegunetan ibiltzen diren txakur solteek eta hauen gorotzak beste animaliei kaltetzen diela eta, herritarren aldetik kexa asko jaso ondoren:
18
MAY
Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen denez, Larraulgo udalak bat egin nahi izan du eta egun horretan museoa doainik bisitatu ahal izango da.
Horretarako izena ematea beharrezkoa da. 634 289 327 zenbakira deitu ala idatzi interesa baduzu.
26
FEB
19
MAY
04
MAY
Maiatzean Kirol Astea izaten dugu eta aurten 4-11ko astean izango dira jarduerak.
Kontutan izan jarduera batzuetarako materiala prestatu behar denez aurretiko izen ematea dagoela.