Agenda

Atrás XXI Aiztondoko Klasika "Patxi Alkorta Memoriala"

Herritar guztiei jakinarazi nahi dizuet 2026ko Martxoaren 28an Aiztondoko Klasika “Patxi Alkorta Memoriala” ospatuko dela, irteera Alkizatik goizeko 10:00etan eta helmuga Larraulen 13:15-13:45 aldera izango da. Larraulen helmuga izango denez, eguerdian bidea moztu egingo dute, txirrindulari guztiak helmugara sartu eta sari banaketa egin arte. Aparkaleku arazoak ekiditeko, ibilgailuak garajeetan gorde ditzazuen eskatzen dizuegu, hirigune guztian ibilgailurik ez du egon behar kanpoan. Ezinezkoa den kasuetan, Larraulgo herritarrentzat pilotalekuan aparkatzea izango da, baldin eta antolatzaile bat egoten bada ibilgailuak nola aparkatu adierazteko pilotalekuan.
17 MAR