Web edukia bistaratu

Herriko ostatua

Asteasu gainean dagoen herri txiki honek, asteburuetan atseden hartzeko aukera paregabea eskaintzen dizu.

Bertara hurbilduz gero, "Ostatu" jatetxea bisita dezakezue. Jatetxe honetan kalitatezko zerbitzua izango duzu gehiegi ordaindu gabe. Ostatuko nagusia, Yuquerik, ondo baino hobeto zainduko zaitu.

Haurrak dituzten familientzat oso leku aproposa da. Izan ere, inguruan dauzkan parke, plaza zein frontoia, txikiek jolasteko gune paregabeak dira eta gurasoak, bitartean, lasai eta solasaldian egoteko aukera dute.

"Ostatu" jatetxeko sukaldeak plater goxo-goxoak ditu bezeroak goza dezaten: Pintxoak, plater konbinatuak, denetariko entsaladak, ogitartekoak, sandwitchak, haurrentzako menuak...Ohiko kartaz gain, jatetxeak bezeroaren premietara egokitutako menuak ere prestatzen ditu, hala nola, denetariko paellak, bertako babarrunak, arkumea, arrainak.

Bezero guztien nahiak ase eta pozik uztea da gure helburua. Guregana etortzen denak etxean bezala jango du, dudarik gabe.