Web edukia bistaratu

Larraulgo Ekomuseoak lehenago egindako lan batean ditu sustraiak. Integrazio lan haren helburua herriko baserrietan sakabanatutako pieza etnografikoak berreskuratzea zen, eta Erakusketa Areto iraunkorra irekitzeko bidea eman zuen. Han daude ikusgai, 1998tik, bizilagunek emandako piezak.

Hala ere, Larraulgo Ekomuseoa museo kontzeptu berri batetik abiatu da. Izan ere, lurralde natural eta kulturalak, batetik, eta biztanle eta bisitarien erkidegoak, bestetik, era aktiboan hartzen dute parte inguruko baliabideetan oinarritutako bizimodu jasangarriak bultzatzeko.

Larraulgo Ekomuseoak aukera ematen du gaur egungo Tolosaldea eskualdea gertutik ezagutzeko, eta, aldi berean, hainbat giltza eskaintzen ditu azken hamarraldietan euskal landa eremua nola eraldatu den interpretatzeko.

Museo tradizionalak ez bezala, ekomuseo hau ez da erakusketa areto batera mugatzen, eta irekita dago beste errealitate, jarduera eta interesgune batzuetara ere. Bisitariak eremuko iraganari eta orainari buruzko informazio osoa jasoko du, eta, horrez gain, etorkizunerako aukeren inguruan hausnartzeko gogoa piztea da gure helburua.

Informazio gehiago: www.larraulgoekomuseoa.com