Web edukia bistaratu

Alkatearen agurra

Ongi etorri.

Ongi etorri Larraulgo Udalaren Interneteko Web orrialdera. Larraulek 252 biztanle eta 5.900 km ditu. Bere kokapen geografiko pribilejiatuari esker; eguzkiak egun guztian zehar ikusi ditzake soro, meta eta baratza ederrez inguraturik bere baserri zaharren teilatu gorriak, baita hainbat txori eta piztien kantu dotoreak tarteka elizako kanpaien - tan - tan - tan ekin nahastuak entzun ere. . . bai bai eta arratsaldero, herriaren bihotza zeharkatzen duen enparantza, jolasaleku eta pilotalekua, haurren korrikasaioak marrazten dute kolore desberdinez. Munduari leiho bat irekitzeaz gain, udalaren web orrialdeak aukera ugari eskeintzen ditu: herriko informazioa jasotzea, administrazioko jestioak egitea, interesatzen zaiguna galdetzea ... azken finean ahal diren zerbitzuak zuen etxeetara hurbiltzen saiatu gara.

Orainarteko leihoen gisan, ireki berria dugun honetara hurbiltzen direnen argi izpiak somatzea espero dugu, beraiek emango bai digute benetako herria ikusteko ahalmena.

Agur bero bat,

Aneli Urbieta
Larraulgo alkatea