Agenda
Atzealdea

Saharar herriarentzat elikagai eta material bilketa

Larraulgo Udalean, Saharar herriarentzat elikagai eta material bilketa egingo da.
8 URT 31 URT

“Tolosaldea Sahararekin” elkarteko kideek Saharar herriarekiko elkartasuna lortu eta errefuxatu kanpamentuetara ahal den laguntza gehiena eramateko helburua dute. Horretarako bide bat janari bilketa egitearena da.

Janari bilketa hau abendu eta urtarrilean gauzatzen da. Larraulen janari bilketa hau honela egingo da:

  • BILKETA EGITEKO EPEA: 2019ko urtarrilaren 8etik urtarrilaren 31ra
  • BILGUNEA: Larraulgo Udaletxean, bulego orduetan.

-     BILDU BEHARREKO JANARI ETA MATERIALA:

      Lekaleak, hegaluzea oliotan, sardiñak oliotan, azukrea, arroza, pasta, olioa, konpresak eta helduentzako eta haurrentzat pixaoihalak.

       Beste urteetan bezala, janari bilketarekin batera eskola materiala jasoko da (koadernoak, arkatzak, ezeztekoak, txorroskiloak, …).