Agenda

Atzealdea

Larraulgo Kultur Astea 2018

Azaroaren 24itk abenduaren 2ra izango da aurtengo Kultur Astea Larraulen. Kultura batzordeak hainbat bilera egin ondoren, hemen dugu aurtengo egitaraua. Zuen gustukoa izatea espero dugu.
24 AZA 2 ABE

AZAROAK 24

08:00 Irteera Baños de Ebroko  “Amador Garcia” bodegara .

AZAROAK 25

16:30 II. Eskoba lehiaketa Katilutxulo elkartean.

19:00  Gazteentzako pelikula (+12) Kultur etxean.

AZAROAK 26

18:00 Larraulgo gazteen eskutik, argazki diaporama izando da ikusgai Kultur etxean.

19:30 “Zer litzateke Euskal Herria trikitixa gabe?”  hitzaldia. Hizlariak: Haritz Garmendia eta Josu Arrizabalaga “Izer” trikitilariak.

AZAROAK 27

19:30 “Sanferminak 78: Hilketa baten testuingurua” hitzaldia. Hizlaria: Nerea Perez Ibarrola NUP-eko irakasle eta “Sanferminak 78” Egiaren Batzordeko kide eta bozeramailea.

AZAROAK 28

19:30 “Euskal kantagintza berriaren historia laburra”  hitzaldia. Hizlaria: Andoni Tolosa.

AZAROAK 29

19:00 “Zer ari da gertatzen Sirian?” hitzaldia. Hizlaria: Aritz Saidi.

20:30 “Bakailoa historian zehar” pintxo pote kulturala, Larraulgo Ostatuan.

AZAROAK 30

16:30 Haur merienda Katillutxulo elkartean.

17:30 “Abezedario titirijario” liburu aurkezpena eta ipuin kontaketa Juan Kruz Igerabiderekin.

21:00 Afaria Katillutxulo elkartean  Joxe Ramon eta Urki Galarragatarrak txiste kontalariekin.

ABENDUAK 1

16:15 Mus txapelketa Katillutxulo elkartean.

18:00 Tortilla patata lehiaketa.

18:00-20:00 Egutegirako argazki aukeraketa.

20:00 Niko Etxart eta Robert Larrandabururen kontzertua San Esteban elizan

ABENDUAK 2

18:00-20:00 Egutegirako argazki aukeraketa.

18:00 Talo eta gaztaina jatea Katillutxulo elkartean.