Agenda

Atzealdea

JUBILATUEN IRTEERA

Uztailaren 14an, Aiztondo bailarako jubilatuek Zumaia eta Zestoara joateko aukera izango dute.
14 UZT

Honakoa izango da eguneko egitaraua: goizean Zestoako Lili jauregian bisita teatralizatua izango dugu, ondoren bakaria Zumaian. Arratsalde partean, Zumaia ezagutzeko aukera izango da.

Irteera ordua 09:25etan izango da Larraulen. Era berean, gainontzeko Aiztondoko herrietatik ere igaroko da autobusa.

Izena eman nahi duenak, arratsaldeko ordutegian 634 289 327 zenbakira deitu beharko du.
Irteera honen prezioa 35 €koa da.