Agenda

Atzealdea

EUSKARA KLASEAK HARTZEKO BILERA IREKIA

Larraulgo Udalak, Tolosako Aitzol euskaltegiarekin elkarlanean, aurreko urteetan bezala Euskara klaseak antolatzeko asmoa dauka.
24 IRA

 

Aurten bi maila sortu daitezke, bat C1 edo EGA azterketa prestatzeko, eta bestea maila ertainekoa. Beste mailaren bat eratzeko aukera ere egongo litzateke taldea osatuz gero. Ikastaro hauek erakunde publikoen bidez finantziatzen dira, honela, informazio gehiago nahi izanez gero, udal bulegoetara jo edo etor zaitez hurrengo astelehenean, hilaren 24an arratsaldeko 19.30etan udaletxean egingo den bilerara.

Hona hemen Tolosako Aitzol euskaltegiak aurtengo kanpainarako sortu duen bideoa: https://youtu.be/DxMyVB-1Yos