Agenda
Atzealdea

Apirilaren 10etik maiatzaren 10era Larraul, Aduna eta Alkizako udaleku irekietan izena emateko epea

Dakizuenez, Larraulen, Adunan eta Alkizan udaleku irekiak prestatzen ari gara eta aurten ekainaren 26tik uztailaren 19ra bitartean luzatuko dira. Txikienek, 3 eta 6 urte bitarteko haurrek, euren herrietan ludotekan egoteko aukera izango dute eta 6 eta 12 urte bitarteko neska-mutilek, berriz, hiru herrietan udalekuetan. Apirilaren 10a eta maiatzaren 10a bitartean izena emateko epea irekita egongo da. Informazio gehiago: 634 289 327 telefonoan edo kultura@larraul.eus.
10 API 10 MAI