Agenda

Atzealdea

"SASETA DEFENTSA SISTEMA" HITZALDIA

Karlos Almorza Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak hitzaldia eskainiko du uztailaren 2an arratsaldeko 18:30etan Larraulgo liburutegian.
2 UZT

 

Aranzadi zientzia elkarteak urtero udan garatzen ditu ikerketa arkeologikoak, azken urteetan Aiztondoko herrietan ere garatu izan direlarik. Euskal Herri osotik, nahiz Espainiar estatutik etorritako  gazte  ugari izango dira induska hauek burutzen aurten ere.  Ikerketa uztailaren 2an hasi eta 15ean amaituko da, eta honek iraun bitartean Larraulen izango dugu arkeologo taldea.

Uztailaren 2an, harrera instituzionala egingo zaie Aranzadiko kide eta boluntario hauei. Bertan izango dira Zizurkil, Aduna, Asteasu eta Larraulgo udal ordezkariak. Arratsaldeko 18:30etan Karlos Almorza Aranzadiko kideak “Saseta defentsa sistema” hitzaldia eskainiko du Larraulgo liburutegian. Hitzaldia gazteleraz izango da.

Candido Saseta Hondarribiarrak, Andatzako mendigune inguruneko mendietan eta Aduna, Zizurkil eta Asteasu udalerrien baitan, ezarritako defentsa-sistemari deitzen zaio Saseta. Belkoain mendi tontorreko ekialdeko muturretik, mendebaldeko mugara eta Andazarrate gaineko hegoaldeko eremura arte hedatzen zen. Zehazki, Zelatun, Iturrioz, Andazarrate, Santa Marina ermita, Irumuño, Zarateaitz, Zarateko Benta eta Mareamendi inguruak hartzen zituen Aiztondo bailaran. Leku horietan, lehenengo liskar belikoak izan ziren, eta lehenengoz matxinatuak eten zituzten Euskal Herrian. Memoria historikoa berreskuratzeko lanen barruan, ahaztutako ondare hori dokumentatzea da helburua. Guzti honen berri emango ditu Karlos Armorza Aranzadiko kideak uztailaren 2an.