Agenda

Atrás

IPUIN KONTAKETA IRAITZ LIZARRAGAREKIN

Ikasturte hasierako ipuin kontaketa izango da Larraulgo Liburutegian. Kontu kontari izango duguna Iraitz Lizarraga Zizurkildarra da. Ipuin kontaketa arratsaldeko 17:30etan liburutegian izango da.
13 SEP

Luzia Espiak ikustezin izan nahiko luke, ezkutuan eta ixil ixilik pistak jarraitu eta liburu eta ipuinetako kontakizunen berri jakiteko; baina ez du inoiz lortzen oharkabean igarotzea, haurrek berehala atzeman eta berarekin batera fantasiazko abenturatan murgildu nahi izaten bait dute.


Kontaketa saio berezia proposatzen digu Luziak: haurren partehartzea bultzatuz, pista ezberdinak jarraituko dituzte eta guztien artean ipuin, kontakizun, kondaira, poesia, ahokorapilo eta asmakizun mordoa ezagutuko. Ipuinak partekatu egingo ditu Luziak, ilusioa eta fantasia piztuz haurrengan, kontaketaren protagonista zuzen biurtuz, entzule aktibo gisara.