Noticias

Atrás

Landa eremuko herritan birziklapena sustatzeko informazio eta sentsibilizazio kanpainaren barnean totemak

Landa eremuko herritan birziklapena sustatzeko informazio eta sentsibilizazio kanpainaren barnean totemak jarriko dira herrian.

12·04·2018


Tolosaldeko Mankomunitateko Landa eremuko herritan birziklapena sustatzeko informazio eta sentsibilizazio kanpaina abian da. Gaikako bilketan gure parte-hartzeak bere biziko garrantzia du birziklatze prozesuari begira, oker edota nahastuta botatako hondakinek prozesu hori oztopatu egiten baitute eta,  gainera, bertan gaizki botatakoak errefusa moduan kudeatu behar dira.

Halaber, bilketa guztietatik lerro horian bildu beharrekoak arazo gehien ematen dutenak dira, agian mota ezberdinetako ontziak eta hondakinak eskatzen direlako: plastikozko ontziak, brik motako ontziak eta metalezko ontziak. Horregatik, kanpaina honetan lerro horiari buruzko edukiak eta euskarriak lehenetsiko dira, sailkapen plantan gertatzen den material hondakin baztergarrien maila jaiste aldera.

Horregatik datozen bi asteetan, herriko plazan “totem” moduko 2 estruktura egongo dira erakusgai: Batak ontzi arinen inguruko informazioa zabalduko du, eta besteak, paper-kartoi, beira,materia organiko eta errefusaren ingurukoa.

Azken finean, gaikako bilketan ditugun zalantzak argitzea, informatzea eta gaikako tasa orokorra igotzea da helburua.

 

Larraulen, apirilaren 6tik 21era egongo da