Agenda

Atrás

GAUEKO BEHAKETA LARRAULEN

Gaueko behaketa saioa egingo dugu ekainaren 22an 22:30etan Larraulgo Urbeltz plazan, Aranzadi Zientzia elkarteko kideekin.
22 JUN

 

 

Gaueko behaketa bi zatitan banatua dago. Lehenengo zeru behaketa, teleskopioen bidez  egingo da. Ondoren Aranzadiko teknikoek azalpen eta xehetasunak emango dizkigute gaua beste modu batera begiratzeko. Ordenagailu baten bidez zerua eta konstelazioak ikusi ahal izango ditugu, guztia esan bezala adituen azalpenekin.

Ekintza hau doakoa izango da, baina izena ematea beharrezkoa da, taldea mugatua baita. Era berean, larrauldarrek lehentasuna izango dute taldea osatzen bada. Ekintza familiarra da, hau da adin guztientzat gomendagarria da! Batzuk ikasi eta besteek gogoratu…

Ilargiraino joateko prest? Goazen!