Agenda

Atrás

Volar dokumentalaren emanaldia

Azaroaren 21ean "Volar" dokumentala eskainiko da Larraulen, arratsaldeko 19:30ean.
21 NOV

Emakumearen aurkako indarkeriaren nazioarteko egunaren (azaroak 25) harira, Volar dokumentala ikusteko aukera izango dugu. Bertha Gaztelumendik zuzendutako pelikulak, indarkeria jasan duten bederatzi emakumeren testigantzak jasotzen ditu. Ikusi hemen dokumentalaren trailerra

2018ko Donostiako Zinemaldian aurkeztu zen Volar dokumentala. Hona hemen zinemaldiko atari digitalean, dokumentalari buruz argitaratu zena.