Noticias

Atrás

Administrazioarekin internet bidez harremanetan jartzeko B@kq zerbitzua

Administrazioarekin internet bidez harremanetan jartzeko B@kq zerbitzua

05·06·2018


B@kq, Identifikazio elektronikoko bitarteko berri bat da. Oso erabil erraza da eta administrazioarekin (Udaletxea, Diputazioa, Jaurlaritza, Osakidetza,…)  telematikoki harremanetan jarri, kontsultak egin, ziurtagiriak atera, e.a. egiteko  aukera ematen du.

B@kq lortzeko, Udaletxean eskaera egin dezakezu eta horretarako aurkeztu behar duzu:

  • N.A.N.
  • Telefono mugikor zenbaki bat.
  • Posta elektroniko bat.

Eskaera egin ondoren, eman beharreko pausoei buruz Udaletxean bertan informatuko zaituztegu.

Beraz, B@kq ateratzea animatu nahi zaituztegu, lortzeko erraza eta eskaintzen dituen abantaila eta onurak interesgarriak direlako.